Egileak: Asier Sáez eta Jon Muñoz
Bizkaiko Txakolina jatorri-deitura espainiarra da, eta Bizkaiko lurralde historikoan ekoitzitako ardo motak arautzen eta babesten du. Ekoizpen-eremua itsas mailatik 400 m-ra edo hortik behera dauden lursailek osatzen dute. 1994an ezarri zen, eta kontseilu arautzailearen egoitza Leioako Mendibile jauregian dago.
Bizkaiko txakolinek eta, oro har, txakolinak ospe handia izan zuten mendeetan zehar, baina XIX. mendearen erdialdean gainbeheran sartu ziren, neurri batean, Bilboko eta Bizkaiko industria-garapenagatik. Izan ere, garapen horrek lurraldeko paisaia aldatu zuen, eta, neurri batean, ekoizpena minimotan uzteraino mugatu zuten izurrite eta gaixotasun batzuengatik. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, ardogile talde bat Bizkaiko Txakolingileen Elkartean (BIALTXA) bildu zen, eta Euskal Administrazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, berreskuratze-lanari ekin zion.
Ustiapen-eremu gehienak itsasertzetik gertu dauden hegal baxuetan daude, itsas mailatik 150 metro inguruko altueran. Bizkaiko txakoliko mahastiak Bizkaiko lurralde osoan zehar banatzen dira, eta guztira 400 hektareako azalera hartzen dute. Ekoizpeneko sei eremuak hauek dira: Enkarterriak/Ezkerraldea; Uribe; Urdaibai; Lea Artibai; Nerbioi; eta Durangaldea.
Dastaketa egiteko, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina aukeratu ditugu. Lehenengoari dagokionez, Zeruko txakolina aukeratu dugu. Hau, txakoli gaztea, freskoa eta fruta-gustukoa da. Bestetik, Getariakoari dagokionez Mendigorri aukeratu dugu. Txakoli derbia daukagu aurrean.
DESAFIOA
Dastaketa hau itsuan egin da kideen artean, Zeruko txakolina Mendigorriren aurka.
FITXA TEKNIKOA
DATA: 2023ko azaroaren 28an.
DASTAKETA: 3 pertsonak
PUNTUAZIOA (1-10rako nota):
Bizkaiko Txakolina (Zeruko): 0 boto alde
Getariako Txakolina (Mendigorri): 3 boto alde.


Comentarios
Publicar un comentario